TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999

 

CHÂTEAUGUAYKO BATAILA

Sinetsi ala ez sinets

Jaun andreok otoi entzun

Ni Châteauguayn izan nintzen

Bi mende direla egun

Asko hitz egin da naski

Bataila gogor honetaz

Nik erranen dut zehazki

Nola gertatu zen benaz

Châteauguayn zen erakarri

Etsai gaiztoa onera

Gora gure buruzagi

Sallaberry koronela

Goizean geunden guztiak

Lezoietan satorturik

Sallaberry koronela

Aldiz harkaitzean zutik

Vermongo hegoaldetik

Tronpetak zuenean jo

Koronelak oihuka: "Su!

Erre dezagun

Louis Armstrong!"

Châteauguayn zen erakarri

Etsai gaiztoa onera

Gora gure buruzagi

Sallaberry koronela

Bi tiro bota ondoren

Gelditzen ginen bakean

Normala zen bezala

Tratua behar zen egin

Orduan gazte xarman bat

Heldu zitzaigun Seven-up

Chevrolet eta ice-cream

Hitz gozotan eskaintzerat!

Châteauguayn zen erakarri

Etsai gaiztoa onera

Gora gure buruzagi

Sallaberry koronela

Bazkalordua heltzean

Akabo zen gure gerra

Norbait igortzen genuen

Hot-dog eta likoreka.

Han ez zela falta ezer:

Patatekin hanburgerra!

Beharrik lagungarritzat

Bagenuen alka-seltzer...

Châteauguayn zen erakarri

Etsai gaiztoa onera

Gora gure buruzagi

Sallaberry koronela

Eguerdi aldera ziren

Entzuten protesta-hotsak:

Gutiegi ginelako

Ez genuen ordezkorik.

Baina koronel airosak:

"Lanari gaitezela lot!"

Ta gure akuilatzeko

Oparitu zigun Charlot

Châteauguayn zen erakarri

Etsai gaiztoa onera

Gora gure buruzagi

Sallaberry koronela

Dudamuda zen bataila

Koronelak txit abilki

General yankitarrari

Gutuna zion bidali

Esan zion "Behazak Bill

Debaldetan ari gaituk

Hemendik ehun urtera

Hire duk dena diru-truk!"

Châteauguayn zen erakarri

Etsai gaiztoa onera

Gora gure buruzagi

Sallaberry koronela

Musika: Raymond Lévesque

Hitzak: Raymond Lévesque