TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999

 

HEMEN BIZITZEA

Hemen bizitzea

Estatu Batuetan bizitzea da

Kutsadura beribilak

Nagusi eta zerga berak

Ttiki eta lodi

Ontzi berean sar!

Joan zirenak

Gero hobe baten bila

Ikasiak dira edonon

Munduan zehar

Ipar Hegoan

Ekia salbu

Dena berdin dela

Hemen bizitzea

Estatu Batuetan bizitzea da

Dantza berak kantu berak

Gozo bera eta hiltzean

Jendea dator

Zure diru gose

Joan zirenek

Urrun hobe baten bila

Menturaz bake mundua

Asmatu zuten

Mundu zintzoa

Hutsetik harat

San Frantziskon bezala

Hemen bizitzea

Estatu Batuetan bizitzea da

Bortxa eta zanpaketa

Katea apur gogo dutenen

Hatsa indarrez

Hausten du legeak

Joan zirenek

Salbatzeko bide bila

Eki berria ondokoei

Hitzemanez

Herri berrian

Sinesten dute

Asko daitezkeela

Zoro haiek denak,

Noiz dira itzuliko?

Noiz dira itzuliko?

Musika: Robert Charlebois

Hitzak: Robert Charlebois