TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»
JOSEBA TAPIA
GAZTELUPEKO HOTSAK, 1999

 

WASICHU

Itsasotik ziren heldu

Ontzi handiegietan

Itsasotik ziren heldu

Odol printzak begietan

Leihorreratu orduko

"Anaiak" ziguten erran

Handik laster ginen gerlan

Gerlan...

Lekutu ginen hain urrun

Urrun ez zen aski urrun

Gure larrez ziren gose

Hain egarri gure goizez

Hala joan ginen ihesi

Labrador lanbroturaino

Ibili eta ibili

Ihes, ihes

Ehun urte pasa dira

Baina girgilak eskainiz

Irri zegiten zuriak

Ezin ditugu ahantzi

Eta gaur Ipar Handian

Labradorez haraindian

Ibili behar oraino

Ihes, ihes

Musika: Robert Charlebois

Hitzak: Robert Charlebois