TRIKITI TESTUAK
|
«QUÉBEC, Hamalau kantu independentziarako»
BOZO GALTZAUNDI Bazuen galtzetan haize Deitzen nion hala aise Bozo galtzaundi Nahiagorik kalea Ez zen eskola zalea Bozo galtzaundi Bazuen aski kopeta Murduskatzeko inglesa Bozo galtzaundik Nahiz ero samarra izan Ele biak zerabiltzan Bozo galtzaundik
Hartu zuen belarrian Morroia zela herrian Bozo galtzaundi Inglesak zirela lehen Lanbidetan beti goren Bozo galtzaundi Ez zen ibili peskizan Nortzuk zitezkeen izan Bozo galtzaundi Herriaren xurgatzaile Politiko edo praille Bozo galtzaundi
Hipokritez zen jelostu Dinamita zuen ohostu Bozo galtzaundik Zeinen ederra eztanda Monumentua etzanda Bozo galtzaundi Herria zen iratzartu Poliziek zuten sartu Bozo galtzaundi Burdin gogorren artean Ahantzi zen anartean Bozo galtzaundi
Haserretu ez bazina Nolatan hemen aitzina Bozo galtzaundi Politikariak orain Badabiltzala gainez gain Bozo galtzaundi Eskubidez dira mintzo Moldez zabal eta zintzo Bozo galtzaundi Berriro sortuko balitz Herrian mila zapart-hitz Bozo galtzaundi
Kartzelatik jalgitzean Zure izena galtzean Bozo galtzaundi Nork zaitu zu bilatuko Nor da zutaz oroituko Bozo galtzaundi
Musika: Raymond Lévesque Hitzak: Raymond Lévesque
|