TRIKITI TESTUAK
|
«SOINU ETA KANTU»
OLANO Abraham, hi haiz hi txirrindularitzan hogei eta bost urtekin munduko txapelduna, dominak lortzeko hortzak estututa pedalari eragiten etsitzen ez dukena Abraham, hi haiz hi Mundialetatik urrea eta zilarra ekarri ditukena beajondaikela! Lehen justu ezaguna gaur askoren laguna dugu Anoetako seme euskalduna.
Abraham Olano, hi haiz hi munduko txapeldun eta orain nola ez, Anoetako seme kuttun (Bis)
Urte bat lehenago Espainian ere Olanok egin zuen han uste ez zutena bietan txapledun taldean bezala erlojuaren aurka bera zen azkarrena Euskal Herrirako txirrindularitzan ohore haundi bat duk hik egiten dukena jarrai zak aurrera, nola duken ahalmena sufritzen dakikena hortzak estutu eta metara aurrena.
Abraham Olano, hi haiz hi munduko txapeldun eta orain nola ez, Anoetako seme kuttun (Bis)
|