TRIKITI TESTUAK
|
«SOINU ETA KANTU»
NERE HAURTZAROAN Nere haurtzaroan berri eman behar dudanean behin ere ez dut ahatuko bizirik naizen artean zelaiko lore politak aurkitzen nituenean egindako sortaxoak dauzkat begien aurrean.
Loretxoak ematen nizkion amari ontzian ipintzeko nonbait apaingarri lore sorta polita urarekin ipinita begirik kendu gabe hasten zen kantari.
Nere haurtzaroan berri eman behar dudanean behin ere ez dut ahatuko bizirik naizen artean zelaiko lore politak aurkitzen nituenean egindako sortaxoak dauzkat begien aurrean.
Baita ere baziren fruitu bereziak masusta beltzak eta marrubi gorriak txukun-txukun bilduta, uretan garbituta zeinen goxoak ziren gure gutiziak.
|