TRIKITI TESTUAK
|
«SOINU ETA KANTU»
BASERRIA DUT MAITE Baserria dut maite, maita baserria euskaldunen fruitua gorde duen kabia baserria dut maite, maita baserria pakelekua da eta osasungarria.
Baserri txuri eder parerik gabia arnasa sakon hartu litekeen tokia kutsu txarrikan gabe nonahi iturria guztiak hitzeginaz euskara garbia.
Baserria dut maite, maita baserria euskaldunen fruitua gorde duen kabia baserria dut maite, maita baserria pakelekua da eta osasungarria.
Goizean jeiki eta kanpora begira gizakiaren gauzak han ikusten dira txorien abesti eta eguzkiaren dizdira holako esnaerak sarri behar dira.
|