TRIKITI TESTUAK
|
«ONGI ETORRI»
ITSASORA Arrantzaleak dira badijoazte itsasora eguneko ogia irabaztera, itsaso ontzi baten etxeko maiteak utzita herriarentzat arraina ekartzera. Urruti direnean geroz eta txikiago ikusten da badijoala aurrera, desagertu da olatuekin batera desagertu da olatuekin batera.
Arrantzale trebeak lanerako tresnak hartuta joan dira ba itsaso zabalera, elkarri lagunduaz arrain asko harrapatzeko olatuekin burruka egitera, itxaropen batekin partila ona izateko denak itzulitakoan lehorrera, desagertu da olatuekin batera hau lana, desagertu da olatuekin batera.
Hitzak eta musika: Kaxiano
|