TRIKITI TESTUAK
|
«ONGI ETORRI»
NERE BABESA Baserri asko hustutzen dira hau da nere nahigabea, aurreko zaharren bizi lekua gure hizkuntzan habea, horregatik da euskaran ama eta errurik gabea, non dira lehengo sendi apalak zoriona ta pakea.
Baserria maita baserria baserria maita baserria.
Teilatu gorri horma txuriak haraitz orlegi tartetan gure hizkuntza gorde zuena ez dakit zenbat urtetan, amonak ziren andereņoak lurreko su baztenetan ume mordo bat inguruan da txikiena belaunetan.
Baserria maita baserria baserria maita baserria.
Garai bateko ikastola zen hutsik dagoen baserria ekaitz alditan gorde zuena gure hizkuntza garbia. Gure aurreko zaharren fruitua babesten zuen kabia berriro eman diezaiogun danon artean bizia.
Baserria maita baserria baserria maita baserria.
Hitzak eta musika: Kaxiano
|