TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«ONGI ETORRI»
KAXIANO
ELKAR, 1990

 

ZAZPI SENIDEAK

Geuria da ta

Euskalerri maitea

geuria da ta

geuria.

Zazpi senide aita batenak

osatzen dugu Euskalerria,

zazpi senide aita batenak

osatzen dugu Euskalerria.

Nafarroa, Bizkaia ta Araba

Gipuzkoa gero Bidasoak

erabakitzen ditu

Behenafarroarekin

Zubero eta Lapurdi

Ipar aldekoak

Erabakitzen ditu

Behenafarroarekin

Zubero eta Lapurdi

Ipar aldekoak.

Lehenagotik

bat izaten baziren

aita baten zazpi senideak

berriz ere zazpiak

bat egin behar dugu

askatasunarekin

senide maiteak.

Berriz ere zazpiak

bat egin behar dugu

askatasunarekin

senide maiteak.

Hitzak eta musika: Kaxiano