TRIKITI TESTUAK
|
«NAFARROAKO KANTU ZAHARRAK»
PAZKUETAN DEN ALEGERENA Pazkuetan dan alegerena Pazkua Maiatzekua. Pazkua Maiatzekua zan eta jaiki nintzaren goizian. Jaiki nintzaren goizian eta pasiatzeko kalian. Pasiatzeko kalian eta egunian ta gaubian.
Egunian ta gaubian eta izarra argi donian. Izarra argi donian eta laztantxuaren aurrian. Neure laztana kalian dabil ahaide haundiak konplitzen. Ahaide haundiak konplitzen eta Konbitearen emaiten.
Nere laztana mahai goienian ni barrenian egoiten. Gogoak baietz, baietz, baietz eta bihotzak ez du laguntzen. Hark neri gainu, nik hari gainu. alkar genduben penatzen, alkar genduben penatzen eta arimea re lainatzen.
Estudiante barbailasku bat hasi zitzaigun igartzen. Hasi zitzaigun ubartzen eta hasi zitzaigun kargu hartzen. Estudiante barbailaskua, noiz eman behar dok mezea? Hire mezearen diruarekin egin behar diat lobea
Hitzak eta musika: Herrikoiak J. M. Satrustegik osatu aldaeratik. Doinua: Urdiainen R.M Azkuek Maria Ondarrari.
|