TRIKITI TESTUAK
|
«NAFARROAKO KANTU ZAHARRAK»
ARTZAIN NINDAGOIENIAN Artzain nindagoienian mendi gorenian, gogoetan jartzen nintzen ni haur nintzenian.
Artzaina gogoetan denbora joan eta, antxurik ederrena bordatik gal eta.
Joaiten naiz elizara mezaren entzutera, ene maitea ikusi niri so zagola.
So eiten diot hari, hark ere bai niri, gero biek irri; nik neure buruari
- Marka ona duk hori. Aitak alabari: - Zer debru dun hori? Ez niganat ekarri
arima galgarri. Artzainak alferrak ditun, ase eta ongi nahi, hobe dun bertzetarik edozein-nahi.
Hitzak eta musika: Herrikoiak
Lekarotzen Aita Donostiaren Cuadernos de Argentinatik. Doinua: Urdiainen R.M. Azkuek Martina Goikoetxeari.
|