TRIKITI TESTUAK
|
«NAFARROAKO KANTU ZAHARRAK»
ERREGINETAKO KANTUEK Xulufrina ta arrosa, oi hori eder garbosa! Nafarroako errege jaunak egin omen du promesa. Hiru seme dituelarik, hirurek bana arrosa; hetarik zuretako hauta, dontzeila eder galanta.
Eman duzu eta nobleki mundu guziak badaki, zuk eman duzun diru hunekin eginen tugu tortxa bi. Tortxak behar du haria, hariak argizaria: hamalau mila aingeruekin paradisuan sar zaitezila.
Utzan utzan isilik horrek ez tin dirurik; badieraman boltsa zahar bat harri kiskorrez beterik; hunetakoan ekarriko din zorri zuriz beterik. Akio ta makio lepazurra hauts balekio; hi barber ni midiku egin artio sendatu ez palekio.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Arizkunen R.M.Azkuek Francisca Irigoyeni
|