TRIKITI TESTUAK
|
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK»
GOIZEKO HIRURETAN Goizeko hiruretan esnatzen naizenean, bai, abestiak egiten ditut dena isilik dagoenean dena isilik eta lotan goxo zaudetenean sortzen ditut abestiak bakardadean.
Egunsentirako abesti berri bat eginda egun berri bati eskaintzea dut atsegin da goizean goizetik abesteko txoriekin bat eginda, zu ere ez zaite egon esnatu ezinda.
Abestiak sortzen gaueko isiltasunean gero abesteko guztion alaitasunean pozik aurkitzen naiz herriarekin asmatzen dudanean dantza ere egin dezaten komeni denean.
Kantu guztien musika eta hitza: Kaxiano Ibarguren |