TRIKITI TESTUAK
|
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK»
KUKUA Kukuaren bizitza jakin nahi baduzu kantatuko det eta entzun behar duzu. Udaberri alaia gustatzen bazaizu txori artista honek alaituko dizu.
Aurkitzen duenean gustoko lekua kantua izaten du egunerokua isatsa harrotuaz luzatu lepua honela jarduten da kantari kukua honela jarduten da kantari kukua.
Kantuan ona da bai alperra lanean besteren kabi bila dabil gehienean han arraultza uzteko datorkionean, bestek mantendu dezan jaiotzen denean.
Kukua ez da ona ama izateko bere ondorengoa ez bait du maiteko txantxagorriari utzi dio mantentzeko berak hostropetikan lasai kantatzeko.
Udaberrian kuku San Pedrotan mutu gure txori artista nola den gelditu. Eztarrian du gaitza ezin du kantatu berriz udaberriak sendatuko zaitu berriz udaberriak sendatuko zaitu.
Orain baldin bazoaz gugandik aparte urteroko ohitura jator duzu bete. Kantatu diguzu ta guk zaitugu maite agur kuku hurrengo udaberri arte agur kuku hurrengo udaberri arte.
|