TRIKITI TESTUAK
|
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK»
BASERRITIK KALERA Agur baserri zaharra banoa kalera lana gutxi eginda ondo bizitzera, kalean omen dago danetik aukera, nik hala bizi nahi det hor gelditzen zera.
Burniola batean lanean naiz hasi behin ere ez det hainbat diru irabazi, orain paseatzen det neskatxa ta guzi laztan goxo artean hau bai dela bizi.
Konturatzen ari naiz kaleko bizian ez liteke izan denbora luzian, egunez lana eta lorik ez arratsian, pezeta bat ez daukat hurrengo goizian.
Hamar hamabi ordu eguneko lana, ez da ezertarako irabazten dana, berriro ez dator lehen probatu duana, baldin bada burutik sano dagoana.
Mendi lagunai diet kontu izateko kalera ez jesiteko ondo bizitzeko, arrisku txarra dago gaztearentzako gorputza gaixotuta anima galtzeko.
Damutua zait ongi egindako jira, usteldu baino leno banoa mendira. Lehen baztertuta utzi nuan baserrira han bizi nahiago det izarrei begira.
|