TRIKITI TESTUAK
|
«LIZARTZAKO OIHARTZUNAK»
DONOSTIARI Donostialdera joan etorri bat egina dut lehengoan Alderdi Zaharrean? euskal giro eder bat bait zegoan, Alderdi Zaharreko sagardo ta txakolinak euskaldunentzako bait dira atseginak.
Santo Tomas eguna zen Alderdi Zaharreko enparantzan Santo Tomasetako peria ba zan txorizua ta ogia, nonahitik abeslaria txistu eta trikitia, bai polita zerala bai Donostia.
Edari maitagarriak sagardo ta txakolin garbiak atsegin du beti eztarriak asetzean zure egarria, pizten du bertsolaria euskaldunen pozgarria, bai polita zerala bai Donostia.
|