TRIKITI TESTUAK
|
«EDAN HEMENDIK»
AMETSAK Zein ederra zagozen esanda hitzak ere zuretzat ditut handik aurrera gorputzak berak ezin daust oreka mantendu, aurkitu, sentitu, lasaitu, zoratu, ezin kendu gero, buruan garatzen doa azkenean bihotzean dut.
Koloreen artean beti iluna, abestiak mila, zure isiltasuna, zure begietako ispilu aurrean neure bihotza biluzten da.
Ametsak zurekin, konplitu ein barik gauetako izarren artean nago ni. Maitasun uretan, itota nintzenean zeure basoan aurkitzen zen fruitu heldua.
Beti okerra aukeratzeak kalteak ere baditu, errealitatea ezin bizi ta ametsak ezin konplitu, azaldu, jarraitu, geratu, bukatu, esanak ditu mundua ta denbora nire aurrean orain gelditu ahal banitu.
Erakutsi ez dabena bizitza honetan, mila bider jo dut hormaren kontra, izan nintzen negarrarekin hizketan, zure helbidea eman zidan.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran
|