TRIKITI TESTUAK
|
«EDAN HEMENDIK»
NEGUKO EDURRE Hotsa dau kanpuen, edurre ailegatu de mendien puntire hotsa dau kanpuen, kristelak lanbrotu dire etxeko sutien txapea biztute, egurre txikitzustezu aizkoreaz semie, amak ein biharko deu gure bazkarie...
Hola do negue, aurtengo hotzak ez dire normalak izan be hola do negue, artatxoriak ikus dotaz soluen jarrite zerue estalite, eguzkie kosta ein bihar jaku aurten ikustie, zarratu eizu aititte gortako albatie.
Goizean, zuok ikusitte akordau naz neguko ilargiez kontu zaharren artien, beheko suon argiez gauetako mamuen izaretako lagune zeuori zor tzuot gaur, orain nazen gustixe.
Udaberrixe heldu da, kolorez jantzi jaku amaren gonie udaberrixe heldu da, herriko teilatuetan gorrixe agertu de eguzki azpien, ilusio berriak aurten laietu dire, berdez jantzitako ametsen artien.
Ez ginenak orain bagara ez daudenak lehen baziran direnak ez direnak orain inoiz izango ahal gara.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran
|