TRIKITI TESTUAK
|
«EDAN HEMENDIK»
MAIU-MAIU Baserri aldean ez dugu izaten denbora librea sobran, larunbata da ta Tomas hartu behar duk sekula santako aitzurra, heldu orduko Seat Ibiza hartatik jaisterakoan, tabernan sartu lehenengo trague hartzeko nago irrikitan.
Begi bietatik sartu zaitzaidan eskumako neska hura, hankak zituen luze-luzeak, gona, berr1iz, zen motzena, berbetan hasi nintzen agudo nola dekozu izena, "Elvira" deitzen didate batzuek zuretzako gura dozuna.
"Koka-kola" ta "kuarentaitresa" edaten iaioa, esku bat gerrian ipini nion bestea ezin gelditu.
Kotxe baten barruan lehenengo aldia ote zen, txapela ta kondoiak bolantearen kontra, gona zeukan motzena Jainkoaren izenean.
Handik aurrera zer gertatu zen esatea ere lotsa, gona azpian gordetzen zuen sorpresarik handiena, sartuko zidala atzeko zulo txikerrenetik barrena, "Elvira" deitzen zioten baina Antonio zuen izena.
Baserrira heldu nintzanian, hura zen egonezina, mozkorra ere kendu zitzaidan eta, halako trauma larria!
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran
|