TRIKITI TESTUAK
|
«EDAN HEMENDIK»
AZAROAREN 8AN Gaur galdu naiz zure ametsen artean urez beteriko itsasoetan zeure oroitzapenetan barre egiteko garaiak galdu badira, udazkena heldu zaio, orriz betetako bihotzera.
Aspaldiko garaiak, galdutako hondartzetan azaroaren 8an, non ezkutatu ote zinen, ahaztutako beldurrak, urak bustiriko arrokak itsasoa ikusi neban zeure eskuen artean.
Hegaz egiten dakigula, sinetsarazi zenidan paperezko hegoekin, hodei ilunen artean, kanta ditzagun herrian umetako abestiak bakardadea nirekin bizitzen geratu da.
Gaur eguzkia itsututa, gelditu da zure aurrean ilargiaren gainean, zeu ageri zinen.
Heldu ziren ibiltzen ahazteko garaiak izar txikien artean, erratzik gabeko sorgiņak, eraman nazazu, hutsik dagoen mundura, berriz jausiko naiz zuk jarritako besoetan.
Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran
|