TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«EDAN HEMENDIK»
URGABE
OHIUKA, 2004

 

AINHOA

Gereziak aditzuten badozuz

ikusiko dozu zelan egiten dauzen

horma moreak bideetan, zure begietan.

Zelan hasten diren isil-isilik

halan Ainhoa ta betetzen dire

uden dindilixke dauzen errama gorrixak.

Maitasun izarak zuriak

kostaldeko uraren gainean

zurekin berba egiteko egunik luzeena.

Ez da egongo gela hutsen etxean

beluau ere ta ez dozu topako

zeure ahoaren pena ta tristurak jagoten.

Baina ez eizu inoiz esan brodan

lehengo kosturera zaharren moduan

Ainhoa ile beilegikoa

ispilu txikerran orrazten da.

Negu hotzera ailegatzen bagara,

eguzkie boltsa baten barruan

karameloz beteta dauz elizaren kanpaiak.

Fabrikako tximiniek dauz lotan,

Ainhoa, herriko kale gozoen artean,

bainille ta fresazko jantzi polit bategaz.

Hitzak: Bernardo Atxaga

Musika: Agustin Barandiaran