TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

KARTZELAKO GUTUNA

«EDAN HEMENDIK»
URGABE
OHIUKA, 2004

 

Gutun bat idatzi nahi dizut ilunpe honetatik,

gizakia izan ta zenbaki bihurtu nauten

barrote hauen artetik,

jan gabe daroat aste bat inguru, ta gutun hau

inoiz ez zaizula helduko dakidan arren,

bertan oroitu nahi zaitut.

Gure ametsak galdurik, mundutik ezabatuak,

emaiozu gehiago ikusiko ez dudan semeari

aitaren barri

esaiozu eduki ebala aita arrunt bat

ametsik ederrena gauzatu nahian isilarazia.

Larrosarik gabe udaberri eskasa,

maitasunik gabe familia galdua,

burdina hotsaren atzean

etxeko semearen negarra,

andre bakartiaren samina,

aita kartzelaratuaren gorrotoa,

barrote arteko berba isilduak.

Sarrailak betiko zarratuta!

Kartzelako zoruan nago, odolez bustita,

neure herria saldu, hori zen nahi zutena,

inori ez esanagatik, ongi dakiguna

herria maitatzea gure bekatua

bedarrik gabeko zelai berde batean

Itziarren semearen lagunik onena.

Hitzak eta musika: Agustin Barandiaran