TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU II»
MENDI ALTUAN Mendi altuan aurten ez ei da erromerurik loratu: nik iminita igartu izan zan zuk iminita berdatu, frutuok bere onak dituzu zeuk holan grazia badozu.
Larrosatxoak bost horri daukoz krabeliniak hamabi: nire umea gura dauenak eskatu bere amari, ama zuhur daukan neskatilea bizi lei ardura barik.
Larrosea ta krabelinea diferenteak kolorez: amak alaba agindu arren aitak egin lei emon ez, biok kontentu izanez gero bitartekorik emon ez.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Pedro Goikolea. Otxandio Biltzailea: R.M. de Azkue
|