TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU II»
PERRETXIKOTAN Perretxikotan nenbilenean Mendiolako basoan, dama gazte bat aurkitu neban elorri baten ondoan.
Gaztea nintzan zoroa nintzan jarri nintzakon alboan amantaltxua zabaldu eta hartu ninduen altzoan.
Itandu neutsan: Nongoa zara damatxo bihotzekoa? -Jakizu ni naiz pobreen ama Birjina Arantzazukoa.
Uiak bere txantxarrak janda ez dabe osagilerik ohitura zaharrak galdu ziran da hobenak lotu bagarik.
Gaztea nintzan, zoroa nintzan itandu neutsan men-menik -Zergatik zagoz, dama galanta, hain triste bakar bakarrik?
Simona Intxaurbe. Uribe-Zeanuri. Frantziska Agirrezabala. Sutsuten -Zeanuri Biltzailea: J. Ramon Arbe. U.E.U.-ren musika saila.
|