TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«HIRU TRUKU II»
HIRU TRUKU
NUEVOS MEDIOS, 1997

 

KONTU BARRI BAT

Kontu barri bat suzedidu da Errebaleko kalean

Errebaleko kalean eta andra gazteen artean.

Zeloak gora, zeloak behera, zeloak euren artean,

Ugartek orain aterako dau saltsea bere gainean.

Bikarioa doguna legez alegre eta librea,

andra guztiok bateren beste ha darabile maitea.

Amodioa zoro da[n] beti amoraduen artean,

Ugartek orain probatzen ditu zeloak zertzuk direan.

Bariakua soila da legez harik zapatu goizean

ordubietan presente dago Bikarioaren aurrean.

Zeloengaitik enojaduta haserre zite zanean,

bere boltsearen eskatu jako publiko kale betean.

Haek halanik iragoarren Ugarte beti kalean

Magdalentxo hori bentanarako bidea galdu artean.

Falta ez ditu adiskideak Ugartek bere aldean,

Ibarrekoak egin ditue bakeak haen artean.

San Kristobalgo seinaladuta meriendia formatu

San Kristobalez akordatuta Miraballesen juntadu.

Aldatzetikan Bikarioa ta Matxarirean Ugarte,

Ibarrekoak aldean ditu bere laguntzat han bere.

Etxean ondo giaduarren hara orduko hotzitu,

berotu baga meriendea jan ezik leike ziertu.

Sua da[n] legez gauza beharra aldean dabe ifini,

hango abarrak argi dakie herri guztiti agiri

Miraballesko Palazioak hobato dakiz kontuak,

ostera bere egingo dituz bakotxak bere kantuak.

Hitzak eta musika: Herrikoiak

Migel Basterretxeak 1685. urtean Eibarren kantatuak. Biltzailea: Antxon Narbaiza