TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU II»
TXIKITIN PARIAN Soldadu sartu nintzan zortzi bat urteko, Errege serbiduta, txikitin parian paina, ai libre izateko.
Erregek ez dau behar gizon ezkondurik baizikan mutil libre, txikitin parian paina, ai libre-libretxorik.
Mutilik behar eta mutilik egon ez Errege silan dago, txikitin... ai jarrita negarrez.
Neskak badaude baina ez dute balio Erregeri begitik, txikitin... ai negarra dario.
Bergaran nindoiala Brigadearekin enamoradu nintzan, txikitin... ai damatxo batekin.
Etxezuriko dama ikusten badozu gorantziak daiola, txikitin... ai esango diozu.
Zeinek hori eman dizun galdetzen badizu Felix de Aranburu, txikitin... ai esango diozu.
Felix de Aranburu hain gizon trebea Bergaran bilatu dau, txikitin.. ai beretzat andrea.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Timotea Guridi.Txomena baserrikoa. Araotz-Oņati Biltzailea: Bitoriano Gandiaga
|