TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU II»
BAKARRIK AURKITZEN NAZ Bakarrik aurkitzen naz neure anparuan, neure konpesinoa egitera noa.
Aita akusatzen naz neu lehenengoagaz, geure Jaungoiko ona amadu ezagaz.
Aita akusatzen naz neu bigarrenean: egin dot juramentu guzurren ganean.
Joaten naz elizara mezea entzuten, tenplura joaten naz galaiak ikusten.
Agur, aita prailea, egin dau neureak: izio kandelea, prestau begi andea!
Praile santua dago guztiz harriturik, dama ikusten zuela belaunetan hilik.
Ezpan koral ederrak ondo lur eginik, begi zuri ederrak guztiz ezaindurik.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Maria Juana Urteaga. Izpazter Biltzailea: R.M. de Azkue
|