TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU»
ARRATEKO ZELAIKO Arrateko zelaiko bai floridadea andixek gora dago zerura bidea.
Aldatza igaro-ta zelai landa baten an dago Jesukristo mezia esaten.
San Pedro ta San Paulo mezia erasoten, amaika mila aingeru koruan kantaten.
Aita San Franziskua organua joten, amabi apostoluak mezia entzuten.
Arraten altarea eramuz jantzirik, lirio zuririk eta lirio gorririk.
Aintxe kantaten dabe Salbea ederki, neu bere araxe noa ikasi al banegi.
Gabean Salbea ta goizean mezia; Birjina Arrateko zeruko loria.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Joxe Lizarraldek eta Inazio Ormaetxebarriak batutako aldearen gainean osaturik.
|