TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU»
ISABELATXU (Neska ontziratua) Isabelatxu, Isabelatxu, arren esan bat eidazu atian dauen kantore orri etor dila esaiozu.
Egun on asko euki dizule ontziko maisu gaztia. Alango asko ekar dizule linde damatxu gaztia.
Aitek eta amak bialtzen neude au kantatxuau ikastera. Au kantatxuau ikis nai bozu erdu neurekin bordera.
Eskerrik asko mile biderrez ez dot olango usterik aitek eta amak etxian neukie neu ondo estimadarik.
Berbau aotik esan bazuan ze sartu zioen kapapean. Sartu zioen kapapean ta eroen zuen bordera.
Lobedartxu bet ipini neuntsen bular biaren erdian linde damia loak daroa besteun legoa bidian.
Alan ta bere subertia zan untziek alkar jotia, ordu atantxe itxartu zala linde damatxu gaztia.
Eroan naizue, eroan naizue aiten d'amaren errire. Aiten d'amaren errire joaten bosteun legoak bear dire.
Untziko maisu gaztea badezu kainabetea? Ezteukat kainabetarik baina emongo deutsut saflea.
Emon zioten saflea eta sartu zeuen biotzean ordu atantxe ilotzitu zen linde damatxu gaztea.
Ene mutilak, lagunek onak. Zer eingo'tsegu oneri? Intzentzoagaz intzentzatu te erainotzagaz lurrundu. Linde damia zazpi astian geurekin erabil daigun.
Ene mutilek, lagunek onak zeringo'tsegu oneri? Emon deiogun zazpine mosu ta bota deiogun ureri. Emon zioten zazpine mosu eta bota zioten ureri.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Iturria: Labayru Ikastegiko Artxiboa. Lekukoa: Juana Tellaetxe, Derio. Biltzailea: Jose Migel Larrabeiti (1985.ean)
|