TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU»
NESKA SOLDADUA Gaztiak kantuan ta zarrak eragusian, ori da pasatzen dana bardin mundu guzian.
Etxetik urte neban Mariatzeko illian amasei urterekin neure txoramenian.
Soldadu sartu nintzan Agorraren bostian Kabo edo sarjento izateko ustian.
Nilako Fortunia no'tu arrapatu! Amaika illabeteko sarjento nonbratu.
Urtebete baņo len nintzan teniente, rejimentutikan be nintzala ausente.
Rejimentu bi izan ditut amar urte onetan: Angel de Ondasetan Buenas Airasetan.
Nerau emakumia ofizialia, letrarik eskolarik batere gabia.
Agustin Antonio Izan da neure izena. Ori aitu dezutenok ezta neure izena.
Oraintxe da denboria izena muratzeko, Agustina Antonia naizela esateko.
Batetik lau balazo, bestetik enfermo, Jaunaren abixuak oixek ditut klaro.
Moja sartzera noa komentu batera, Jerusaren esposa betiko izatera.
Amar urtian errege serbitu detalako dotia gertu daukat moja sartutzeko.
Adios ama neuria, probintziania, ongi lastimatzen naiz zu despeditzia.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Lekukoa: Maria Barrena, Araozkoa (Oņati). Biltzailea:BitorianoGandiaga.1967.
|