TRIKITI TESTUAK
|
«HIRU TRUKU»
FRANTZIAKO ANDREA Etorri nintzanean Prantzie kortetik, ama topatu neban suitian tristerik.
Zer egiten dau, ama, orrelan bakarrik? Nobedade barriek entzun dodaz bai nik.
Zer nobedade barri entzun dozu ama? Ezkonetan zareala bai seme laztana.
Nondikoa dakazu zeure emaztea? Prantzie Kortekoa bai ama neurea.
Ez dot gura prantzesik ain gitxi errenik esan dodan berbiaz urten biar dot nik.
Esan dozun berbiaz urten biar bozu Urten bidera eta il ein bear dozu.
Ain de polite ba ze nire emaztea ez da posible ama nik ori eitea.
Zuk ez pozu posible artu anajia, anaje gaztea da estudiantia.
Juanita jatsi zaite zaldien ganetik sartu daitzudan punalau biotzen erditik.
Ai orren punalorren puntien zorrotza ikusiez beste barik ilten deust biotza.
Zazpi zaldi deukadaz izeraz jantzita zortzigarrentxoa barriz perlaz estalita.
Orrez gainera dekot urre kalizia urre-kalizia ta sobrepelizia.
Arek emongo'tsudaz istiarren bizirik. Arek neuretzat baina ez itxi bizirik.
Kanpai bat entzuten dot ez dakit nongoa igual izango da agoniekoa.
Zazpi izera dodaz odolez mantxaurik zortzigarrentxu onek naroia ni mundutik.
Ai neure amaginarreba muskerrez betia subeak egingo al deutsu arratserako ohia.
Hitzak eta musika: Herrikoiak Lekua: Undurraga (Zeanuri) Biltzailea: Manuel Lekuona.1933.
|