TRIKITI TESTUAK
|
«ANTZUOLARI»
LAZKAO TXIKI Joxe Migel Iztueta oroitzen naiz zurekin zure bertso txiste eta xelebrekeriakin denei parra eragiten ta grazi apartakin hola oroitu gaitezen Lazkao Txikiakin.
Hego gabeko txori txiki bat zinen zu egunero kantari beti alaitsu orain aingeruekin bat egin baduzu betiko zoriona zurekin duzu.
Joxe Migel Iztueta oroitzen naiz zurekin zure bertso txiste eta xelebrekeriakin denei parra eragiten ta grazi apartakin hola oroitu gaitezen Lazkao Txikiakin.
Zenbait herri jaietan hartu zendun parte horregatik guztiok zaitugu maite oraingoan zerutik deitu badizute agur paradisuan elkartu arte.
Hitzak eta musika: Kaxiano |