TRIKITI TESTUAK
|
«ANTZUOLARI»
BIZKAIARI Bizkaia dugu bizi leku erosoa honela osotzen du itzuli osoa Santander, Burgos, Araba eta Gipuzkoa Kantauriaz muxuka duela itsasoa.
Bilbo haundia berriz dago osatua autopista ta trenez da laister metroa Sondikatik hegazkina portutik barkua bizkaitarren hiria da horrelakoa.
Balentin Berriotxoa bizkaitarren zaindari Bilbo hiri haundikoa Begonako Andramari Gernikan dago haritza Euskadin oroigarri futbolean Athletic agur Bizkaiari.
Alderdi zaharrean bai zazpi kaleetan giro jatorra beti hango tabernetan kaxuelak pil-pilean leku gehienetan eskilapekoekin ona da benetan.
Arriaga antzokiz Casilla kirolez Arenalean beti jai giro alaiez Santiago katedral bat bestea San Mames lehoiak jolasteko aliron emanez.
Balentin Berriotxoa bizkaitarren zaindari Bilbo hiri haundikoa Begonako Andramari Gernikan dago haritza Euskadin oroigarri futbolean Athletic agur Bizkaiari.
Hitzak eta musika: Kaxiano
|