TRIKITI TESTUAK
|
«»
"MUNDUA JATERA" Gaur jeiki naiz "mundua jatera", elegante jantzi naiz ispilu aurrean, kafea berotu lapiko zaharrean, tostada erori da atzekoz aurrera.
Etxetik atera naiz gutun baten bila, propaganda hartu det gutunik ez zen han, promozio berria supermerkatuan: "ordain ezazu bat eta bi eraman".
Oinez abiatu naiz kalean barrena usotzar batek kaka sorbalda gainean, autobusa galdu det azkenengo unean, eskua harrapatu sartzera nindoala.
Tabernan jezarri lasaitzeko asmotan, txanpon bat bota ditut tabako makinan, ataskatu egin da momentu horretan, euria hasi da eta guardasola etxean.
Ba omen dira egunak ohetik jaikitzea merezi ez dutenak. Gaur jeiki naiz "mundua jatera".
Hitzak: Amaia Irureta Musika: J. Andres Rodriguez
|