TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«»
KONTRAIRO
IZ, 1999

 

EULI BELTZA

Euli beltza, bihotz ilun,

animalia kaputxadun,

kaka artean, gau eta egun,

euli berdeak ditu lagun.

Izena eman N.A.N.-a erakutsi

ze ideia dituzu,

euli beltza nauzu.

Euli beltza nauzu.

Simaurretik nator, adi egon

porra tentzen zait, ia gauero.

Gazte hori jarri dut bero

zuk libratzerik ezazu espero.

Izena eman...

Izurria ekarri dizuet,

nire sareetan eroriko zarete,

gora, gora ni, banoa kuartelera,

zuen ideiak zapaltzera,

zuen herria nirea da.

Zuen herria nirea da.

Ni naiz herria,

ni neu euli beltza.

Ni naiz herria,

ni neu euli beltza.

Hitzak: Ruben Egia / Oihane Perea

Musika: Les Negresses Vertes