TRIKITI TESTUAK
|
«»
ALBOKA Mendi puntan artzaia bere adarra joz zeruari begira eguna igaroz.
Errotako neskatxa ezin maitemindu adarraren soinua ezin du leundu.
Zerua ilunduta ekaitza da gertu trumoiak entzun eta ardiak beldurtu.
Suzko igitai batek zerua argituz artzaia eraman du Mariren leizeruntz.
Damaren aurrean adarra eskuan bekozkoa ilun eta izua begietan.
Andere suzkoaren begirada urdin adarra eskeinita ematen dio muin.
Adarra zulatuaz zaldi hilean jarri adarraren soinua doinu bihurturik.
Adar zahar zuloduna alboka deitua artzaitxo sorginduak jotzeko gertua.
Geroztik, Mariren aginduz da Euskal Herrian zehar jaiez jai jotzera betiko kondenatua. Eta Mari, ilargi eder bat bezala, hegaka pasiatzen da tximista bezain arin, artzaiaren alboan.
Hitzak: Amaia Irureta Musika: Herrikoia
|