TRIKITI TESTUAK
|
«MATTIN ETA KATRIN»
AGUR XIBERUA Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak. Bihotzaren erditik bostetan elki deitadazüt hasperena; zü ützi geroztik bizi niz trixterik, abandonatürik, ez beita herririk, Parisez besterik, zü bezalakorik.
Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik, Parisen sarthü nintzan korajez betherik. Plazerez gose eta bürian hartürik behar niala alegera bizi Bostetan geroztik, nigar egiten dit, Xiberua zuri.
Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak. Bihotzaren erditik bostetan elki deitadazüt hasperena; zü ützi geroztik bizi niz trixterik, abandonatürik, ez beita herririk, Parisez besterik, zü bezalakorik.
Palazio ederretan gira alojatzen, eta segür goratik aide freska hartzen; Gain behera soginik beitzait üdüritzen Orhiga¡en nizala agitzen+ Bena ez dira heben bazterrak berdatzen, txoriak kanthatzen!
Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak. Bihotzaren erditik bostetan elki deitadazüt hasperena; zü ützi geroztik bizi niz trixterik, abandonatürik, ez beita herririk, Parisez besterik, zü bezalakorik.
Ametsa, lagün nezak ni Atharratzerat, ene azken egünen han iragaitera, Orhiko txoriaren khantüz behatzera, pharka ditzan nik egin nigarrak. Hots, xiberutarrak, aintzinian gora euskualdün bandera.
Agur Xiberua, bazter güzietako xokhorik eijerrena Agur sor lekhia, zuri ditit ene ametsik goxuenak. Bihotzaren erditik bostetan elki deitadazüt hasperena; zü ützi geroztik bizi niz trixterik, abandonatürik, ez beita herririk, Parisez besterik, zü bezalakorik.
Hitzak eta musika: Etxahun Iruri
|