TRIKITI TESTUAK
|
«MATTIN ETA KATRIN»
XALBADORREN HERIOTZEAN Adiskide bat bazen orotan bihotz-bera, poesiaren hegoek sentimenduzko bertsoek antzaldatzen zutena.
Plazetako kantari bakardadez josia, hiltzen lihoa iruten Bere barnean irauten oinazez ikasia... ikasia.
Non hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.
Hesia urraturik libratu huen kanta, lotura guztietatik gorputzaren mugetatik aske sentitu nahirik.
Azken hatsa huela bertsorik sakonena, inoiz esan ezin diren estalitako egien oihurik bortitzena... bortitzena.
Non hago, zer larretan Urepeleko artzaina, Mendi hegaletan gora oroitzapen den gerora ihesetan joan hintzana.
Hitzak eta musika: Xabier Lete
|