TRIKITI TESTUAK
|
«MATTIN ETA KATRIN»
HERRIKO FESTAK Herriko festak ziran biharamonian, berak nahi zuten txoko, txoko batian, harri txabal-txabal baten gainian, ari ziran, ari ziran trukian.
Lau atso: hiru neskazahar, bat alarguna, jarririk itzalian, harri txabal-txabal baten gainian, ari ziran, ari ziran trukian.
Hasi ziradenian kartak partitzen, eta gainera tantuak kontatzen. Trun jota, ta Iñaxik txota, Mariak txaldun, Errufinak hirua. Mari Martin, txoratu al zain burua? lauarekin hiruaren keinua.
Neska egon hadi ixil-ixilik hik ez den ikusi nere keinurik! Tanta bat edanez gero, begiak dir-dir, ezin egon ixilik edan ezan, edan ezan gogotik, katilua, katilua beterik.
Hitzak: Elizanburu Musika:
|