TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«MATTIN ETA KATRIN»
MATTIN ETA KATRIN
eniXe Records, 2004

 

AMAK EZKONDU NINDUEN

Amak ezkondu ninduen hamabost urtekin,

senarrak bazituen larogei berakin,

eta ni, neskatila gaztea, agure zaharrakin.

Ama, zertarako dut nik agure zahar hori?

hartu ta leihotikan jaurti behar dut nik,

ai ene! ene leihotikan jaurti behar dut nik.

"Neska, hago isilikan, aberatsa dun hori,

pazientziz pasa hitzan urte bat edo bi,

hori hilez geroztikan biziko haiz ongi."

Deabruak daramala interesatua,

hau baino nahiago dut adin berekoa

ai ene! hogei bat urteko gazte loratua.

Hitzak eta doinua: Herrikoiak