TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak

ABERRIAREN MUGAK

«MATTIN ETA KATRIN»
MATTIN ETA KATRIN
eniXe Records, 2004

 

Nire aberria lurra bezain zaharra da

baina ez da lurra bakarrik

haizeak bezala inguratzen nau eta

lotzen, askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da

beti bera, berria beti

epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean

ta erretzen ere badaki.

Aberriaren mugak euskararenak

gure baitan daude gehienak

euskara zabalduaz lau haizeetara

zabalago egiten gara.

Nire aberria harrizko herria da

hitzezkoa ta hiltzekoa

altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa

eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurria da

oroimenean arindua

itsaslaminen baten herdoilezko kantu

etorkizunez fosildua.

Hitzak: Joxerra Gartzia

Musika: Txomin Artola