TRIKITI TESTUAK
|
«AISTERRAZU DA PLAZA BI»
SOLTERO ALA EZKONDU Soltero ala ezkondu soltero ala ezkondu hor gaude auzitan erabakitzen zaila daukagu hitz bitan trumoi ta laino beltzak lotura guzitan zu ere ez zara biziko beti eguzkitan.
Sasoian bai, sasoian bai bi edo hiru zain, gero denean jai.
Ezkon loturan ez det horrenbeste fede horrek errea badu makina bat jende zu nere bizitzaren barnean bazeunde ez zinake jarriko bakarraren mende.
Gaur bat bihar bestea dituzu aukeran beti horrela balitz guzia primeran baina bai al dakizu zer pentsatzen dedan? Batekin itsutzea hobea ote dan.
Ezkongaietan zerbait ezkondu eta ezer ez asko ikusten ditut aurpegi haserrez gogoratuko zera hamaika biderrez nere neska-lagun ta afari ederrez.
Garai batean askok zintuen begiko ligatu ta afalduz salto edo brinko urtetan gora zoaz berrogeita piko kontu izan sasoia ez dala betiko.
Musika: Angel Larraņaga Moldaketak: Tomas Epelde Hitzak: Angel Larraņaga
|