TRIKITI TESTUAK
— |
«AISTERRAZU DA PLAZA BI»
MIKEL GOÑI Erotu ditu zaleak erotu digu pelota frontoia zutik jartzen du naiz ta txapa azpira bota
Plazaren erdira hor dator zezena izena Mikel du, Goñi abizena kirolariaren itxurik ez du baina berez dauka pelotari sena
Eskuz indartsua, buruz ariña tantoa galtzen hartzen du miña maldiziotan madarikatzen ditu Jaungoikoa eta Ama Birjiña
Gantxoarekin Titiñek ordago saltatzeko prest mutila hor dago zilipurdika bueltak ematen ditu ia pelotak berak baino gehiago
Astintzen ditu beheak eta goiak azpiko txapak, ta goiko koltxoiak berdin du galdu edo irabazi Goñik beteko ditu frontoiak
Musika: Imuntzo Hitzak: Amets Arzallus
|