TRIKITI TESTUAK
|
«AISTERRAZU DA PLAZA BI»
BARRAREN BESO ZABALA Azkenetan da gaurko arratsa ilunabarrak lehen urratsa animoa altxa barra ertzeko esperantza azkena galtzen dena da antza.
Konbinatuen zapore fina ondo uztartu behar jakina dantzarako grina musika ere atsegina biontzat apropos egina.
Maitasuna ez da maiztasuna gutxitan larrosa maiz asuna eraman erraza nahiz astuna katea bilakatzen da eraztuna.
Edalontziaren bi aldetan ezpain gorrien zantzuak bertan ta izotza ketan nik ere nahi dut gau honetan urtutzea zure besoetan.
Begirada bat, bi begirada gurutzatzeak barne zirrara hara, hara, hara gu biok bat izango gara nigana hurbiltzen bazara.
Musika: Eneko Etxabe Hitzak: Amaia Agirre
|