TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AISTERRAZU DA PLAZA BI»
HAINBAT
IZ, 2001

 

UDATZEN LAZTAN

Udatzen laztan liluragarri

eder zara ta dotore

ezpain gorrizta, begiak urdin

bekain berde edo more

eskuak leun, gorputza lirain

larrua gaztain kolore

haizearen eskola zaharrean

tornuz egindako lore.

Uda sargori, negua ilun

arrotz izanik hauzoak

haize gainean zoaz oinutsik

hostoak dira pausoak

poza lumatzen jostatzen dira

zure animan usoak

amodioa hegan zurtzituz

izuak eta lausoak.

Sagar gorriak aho eztian

mingain berdean mahatsa

umo usaien zinta horizta

gerri estuan ardatza

larru gorritan gorputza eta

haize zuritan adatsa

izar ixilek zu laztantzeko

erazten dute arratsa.

Musika: Imanol Urkizu

Hitzak: Patziku Perurena