TRIKITI TESTUAK
|
«AISTERRAZU DA PLAZA»
EUXTAKIO Euxtakio zer da begia? galdera errezegia nere amonak haundia baino lehiotikan behera erori zitzaion ia kolakin pegatu dio orain "de kategoria". Hanka zer den esplikatu nahi badezu enteratu nere osaba bisitatu gerran bat galdu omen zun ta ez diote bueltatu bestia okerra dauka nahiz ta zuzen begiretu. Esan zer dan belarria? nere aiten gorreria bai dala ikaragarria "whisper XL" dauka alde batean jarrian ta beste aldean darama harentzako bateria. Behatza zer den galdegin nik erantzungo dizut fin nere osaba da Martin arotza da ta lau behatz moztu zitun zerrarekin ta orain saludatzen du erdiko behatzarekin.
GOZATEGI TALDEA Musika: Herrikoia Hitzak: Ibon Karrera, Xabier Nazabal |