TRIKITI TESTUAK

alfabetoz

diskoak


«AISTERRAZU DA PLAZA»
HAINBAT
LAGIN, 1997

 

TRIKIZIOA

Mendirik mendi lainua

pagorik pago usua

ez da errez arrapatzen

gustukoaren musua

gustukoaren musua

pagorik pago usua.

Zure amak ezkontzeko

aukerarik ez galtzeko

alegina saia zaitez

maite zaituenak artzeko

maite zaituenak artzeko

aukerarik ez galtzeko.

Altuan San Antoniyo

Abadiņoko lurrian

lenago bixitatzen zan

laguna behar zanian

ta orain saiatzen dira

Aiako erromerian.

Nere maitiaren ama

milloi askon jabe dana

harek ez dit ematen da

neronek ehin behar lana

neronek ehin behar lana

milloi askon jabe dana.

Ama zuriak esan dit

neretzako etzaudela

parranderua naizela

alere dezio dizut

zoriontsu izan zaitezela.

AGURTZANE ELUSTONDO

Musika: Agurtzane Elustondo

Hitzak: Angel Larraņaga