TRIKITI TESTUAK
|
«AISTERRAZU DA PLAZA»
ZERUAN EGAN Harro nago nik ditudan hazpegiekin Aitorren hizkuntza ere dut gustoko ahaz gaitezen betiko kate horiekin gizona bihurtu zutenak esklabo bost kontinenteetan zehar bidaiatu dut inor ez da ibili ni baino hobeto beti andere ederrez inguraturik nere jatorria aipatuz gero. Zeruan egan dabilen arrano bat naiz ez nintzen jaio morroia izateko lurra guztiz zatiturik daukagu eta hori zeruan ez da inoiz gertatuko. Ni naiz lagunak laguntzeko beti gertu nere lagunak ere ni laguntzeko etsaiari aurre egiteko beldurrik ez dut ezta andereen ondra babesteko haien artean ni maitatua izan naiz horregatik inoiz ez ditut ahaztuko artez ibiltzen urratsa daukat sendoa behintzat hala saiatzen naiz egunero.
ERREKALDE ANAIAK Musika: Errekalde anaiak Hitzak: Juanma Labandibar
|