TRIKITI TESTUAK
|
«HARRAPAZAK!»
ZER GERTA ERE Heldu gara maitia / gure mugara eskutik helduta / ez zaitut galdu nahi. Ibaia dago gure aurrean/ zeharkatu behar dugu eskuak askatu behar / badakigu badakigu.
Zein korrontek hartuko zaitu zu? hartuko nau ni? Bestaldeko zein portutara helduko zara? helduko naiz ni?
Gertatzen dena gertatzen dela gertatzen zaiguna gertatzen zaigula zer gerta ere gerta dakiguke gertarazten duguna.
Egunen baten maitia / beste aldean ikusiko gara / ez zaitut ahaztu nahi Zubi luze bat gure artean / itsasoa harro dago eskuak askatu behar / badakigu badakigu.
Musika: J. A. Fdez de Okariz Hitza: R. Sanchez
|